DocumentosEU

Lege Oharra

Helburua
Web orrialdea erabiltzeak, erabilpen-baldintza orokor hauek erreserbarik gabe onartzen dituzula eta bere osotasunean ulertzen dituzula esan nahi du. Web orrialdean nahiz bertan eskaintzen diren zerbitzuak ez dituzu legearen aurka joan litezkeen jardueratarako erabiliko, eta baldintza orokor hauek une oro errespetatuko dituzu. Legearen, fede onaren edo baldintza hauen aurkako jardueraren bat antzemanez gero, Lazkaoko Beneditarren Fundazioak web orrialderako sarrera eten dezake, edozein momentutan.

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa da web orrialdearen arduraduna, eta jarraian aurkezten dugun dokumentua jarri du erabiltzaileen esku, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea betetzeko eta erabiltzaileei web orrialde honen erabilpenaren inguruko baldintzen berri emateko.

Lazkaoko Beneditarren Fundazioak eskubidea dauka web orrialdean agertzen diren informazioak aldatzeko, aurretiko abisurik eman gabe, eta nahikoa izango da web orrialdean argitara ematea.

Lazkaoko Beneditarren Fundazioari buruz

Lazkaoko Beneditarren Fundazioak bere identifikazio datuak eskaintzen dizkizu, web orrialdearen erabiltzaile zaren hori, zure konfiantza areagotu eta elkarren arteko harremanak hobetzeko asmoz.

Izen soziala: Lazkaoko Beneditarren Fundazioa

Helbidea: Elosegi 27, 20210 Lazkao (Gipuzkoa)

IFK: G75034991

Telefonoa: 943 888 781

Helbide elektronikoa: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Domeinuaren izena: lbf.eus

Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribatuta 2011ko apirilaren 11z geroztik, F-294 erregistro zenbakiarekin.

Datu pertsonalen babesa

Lazkaoko Beneditarren Fundazioak zure datu pertsonalak komunikazioetarako eta estadistikak prestatzeko erabiliko dituela onartzen duzu, berariaz eta erreserbarik gabe. Zure datuak ez dizkiogu inolaz ere hirugarren bati emango zure baimenik gabe.

Edonork ikusi, zuzendu edo ezaba ditzake bere datuak; tratamendua mugatu, datuen aurka jo eta datuak testuinguru informatiko batetik bestera pasatu ere bai. Horretarako, gure bulegoetara (Elosegi 27, 2010 Lazkao, Gipuzkoa) edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera idatzi beharko diguzu, eta zein eskubide baliatu nahi duzun adierazi. Informazio gehiago nahi baduzu, ikus www.lbf.eus.

Lazkaoko Beneditarren Fundazioak beharrezko neurriak hartu ditu, teknikoak eta antolaketaren ingurukoak, bere esku dauden datu pertsonalen seguritatea eta osotasuna bermatzeko; eta neurriak hartu ditu baita ere, datuak ez galtzeko eta baimendu gabeko pertsonek datu horiek ez ikusteko edo/eta ez aldatzeko.

Ardurak
Lazkaoko Beneditarren Fundazioak ez du erantzukizunik izango web orrialdean hirugarren batzuek egin ditzaketen ekarpen edo aldaketetan, hala nola foroetan, txatetan, blogetan, e.a.-etan. Dena dela, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea betetze aldera, Lazkaoko Beneditarren Fundazioa prest dago, erabiltzaileek, agintaritzak nahiz seguritate indarrek hala eskatuta, legediaren, moralaren nahiz segurtasun publikoaren aurkako edukiak web orrialdetik kentzeko edo blokeatzeko. Web orrialdean mota horretako edukiak egon litezkeela uste baduzu, horren berri lehen baino lehen Lazkaoko Beneditarren Fundazioari ematea eskertuko genizuke.

Web orrialde honi azterketak eta probak egin dizkiogu ondo funtzionatu dezan urteko 365 egunetan, 24 orduz. Haatik, programazio akatsak egon daitezke, edo hondamendi naturalak gertatu, baita grebak edo antzekoak ere; kasu horietan, baliteke ezinezkoa izatea web orrialdean sartzea.

Jabetza intelektuala

Web orrialde hau nahiz bere programazioa, edizioa, konpilazioa, diseinuak, logotipoak, testuak edo/eta grafikoak, besteak beste, Lazkaoko Beneditarren Fundazioarenak dira, bestelakoa adierazten den kasuetan izan ezik, eta jabego intelektualaren inguruko legediak babesten ditu. Web orrialdean sartzeak ez dizu inongo eskubiderik ematen horien jabetzaren inguruan.

Web orrialdeko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzakezu, betiere erabilera pertsonalerako edo ikerketarako bada soilik, eta iturria aipatuz. Debekatuta dago web orrialdeko edukiak merkataritza helburuetarako erabiltzea edota horiek birsaltzea edo banatzea Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren edo dagokion eskubideen jabearen baimenik gabe. Baimendu gabeko erabilpenena egiten baduzu, urraketa larria egingo duzu autoreek jabetza intelektualaren inguruan dauzkaten eskubideetan.
Web orrialdean agertu bai baina Lazkaoko Beneditarren Fundazioarenak ez diren diseinuak, logotipoak, testuak edo/eta grafikoak, dagozkion jabeenak dira, eta horien inguruan arazoren bat sortuko balitz, jabeek beraiek hartuko lukete horren ardura.

Web orrialde honetan jabetza intelektualaren urraketaren bat emango balitz eta horren berri eman nahiko bazenu, edo, besterik gabe, edukien inguruko iradokizunen bat egin nahiko bazenu, helbide elektroniko honetara jo dezakezu: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it..

Legeria eta jurisdikzioa

Web orrialde honen inguruan nahiz bertan burututako ekintzen ondorioz sor litezkeen gorabehera eta eztabaidak konpontzeko espainiar legeria aplikatuko da, eta, behar izanez gero, aldeek Donostiako epaitegi eta auzitegietara jo beharko dute.

Dokumentu honen klausularen bat ezeztatuko balitz ere, beste klausulek indarrean jarraituko lukete, eta aldeen borondatearen arabera nahiz dokumentu honen helburu orokorra kontuan hartuta interpretatuko lirateke. Nahi izango balu, Lazkaoko Beneditarren Fundazioak uko egin diezaioke dokumentu honetan azaldutako eskubide eta eskumenak erabiltzeari, baina horrek ez du esan nahi, inolaz ere, horiei uko egiten dienik, Lazkaoko Beneditarren Fundazioak berak berariazko ukapena egiten ez badu, behintzat.

Elosegi 27, 20210 Lazkao, Gipuzkoa | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. | T (+34) 943 888 781