Fundazioak 22.000 kartel gordetzen ditu, 1970etik gaur egunera artekoak, guztiak euskal gaien ingurukoak. 70eko hamarkadaren erdialdean hasi zen Agirre kartelak biltzen, aitzindaria izan zen lan horretan, eta horregatik, hainbat eta hainbat kartel ezin dira beste inon aurkitu, batez ere 70 eta 80ko hamarkadetan gai politikoen inguruan ateratakoak. Gainerakoan, fundazioan mota askotako kartelak daude: sindikalak, ekologistak, feministak, antimilitaristak, kulturalak...
Momentu honetan kartelak katalogatzen ari gara, eta lan hori burutu ahala egin ahal izango dira kontsultak.