Fundazioaren hemerotekak 6.000 titulu ditu, guztiak ere euskal gaien ingurukoak, XIX. mendetik gaur egunera bitartekoak. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, 70 eta 80ko hamarkadetako argitalpen politikoak –horietako asko barne-aldizkariak–, Francoren garaian erbestean eta klandestinitatean ateratakoak, tokian tokiko aldizkariak edo gerra zibilaren aurretik argitaratutakoak. Hemerotekan, gainera, iraupen gutxi izan zuten hainbat eta hainbat aldizkari daude, beste inon aurkitzeko zailak. Aldizkari asko osorik daudela ere azpimarra daiteke.