Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren helburu orokorra da Lazkaoko Beneditarren Fondoa gordetzea, osatu eta garatzea, eta gizartearen esku jartzea.

Hain zuzen ere, fundazioaren helburuak dira euskal hemeroteka eta Agirrek bildutako artxibo eta bildumak gorde eta zaintzea, funts horiek osatu eta garatzea, modu egokian kontserbatzea, tratamendu bibliografiko-artxibistikoa ematea, ikertzaileen esku jartzea eta horien ezagutza publikoa bultzatzea.

Hortaz, Agirrek urtetan egindako lanari segida ematea, eta garai berrietara nahiz behar berrietara egokitzea da Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren helburua.

Elosegi 27, 20210 Lazkao, Gipuzkoa | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. | T (+34) 943 888 781