Funtsak

Juan Jose Agirrek urtetan euskal gaien inguruan bildutako dokumentazioaren zati handiena jasotzen du bere baitan Lazkaoko Beneditarren Fundazioak: euskal hemeroteka, bilduma dokumentalak, artxiboak, kartelak eta pegatinak. Hori guztia Lazkaoko Beneditarren Fondoa izenarekin dugu ezaguna, eta Euskal Herriko historiaren azken berrogei urteak ezagutzeko ezinbestekoa da.

Fundazioan bertan, Lazkaoko Beneditarren Monasterioko Biblioteka eta Agirrek osatutako Euskal Bibliotekaren funtsak kontsulta daitezke, nahiz eta bi biblioteka horiek Beneditarren Monasterioan dauden eta ez diren fundazioaren ondare. Katalogoa Euskadiko Liburutegien Bilgunean kontsulta daiteke.

Elosegi 27, 20210 Lazkao, Gipuzkoa | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. | T (+34) 943 888 781