Agirrek azken lau hamarkadetan egindako lanaren oinordeko zuzena da Lazkaoko Beneditarren Fundazioa. 2007an Lazkaoko Beneditarrek lankidetza hitzarmena sinatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Lazkaoko Udalarekin, eta horren arabera, eraikina altxatu zuten Agirrek bildutako dokumentazioaren parte handi bat gordetzeko, Lazkaoko Beneditarren Fondoa deiturikoa gordetzeko, alegia –euskal hemeroteka, artxiboak eta bildumak–. Eraikin berria 2010eko abenduan inauguratu zuten. Hori izan zen fundazioaren aurrekari zuzena. Hilabete batzuk geroago, 2011ko apirilean Lazkaoko Beneditarren Fundazioa sortu zen, Agirrek egindakoari babes juridikoa eta ekonomikoa emateko, eta egindako horren segida bermatzeko. Fundazioaren sortzaileak Lazkaoko Beneditarrak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lazkaoko Udala izan ziren.

Patronatua da fundazioaren organo gorena eta erakunde bakoitzeko bi ordezkarik osatzen dute. Lazkaoko Beneditarren priore Rufino Mujica da fundazioaren lehendakaria, eta lehendakariordea, berriz, Lazkaoko alkatea, Felix Urkola. Zuzendaritza Juan Jose Agirreren esku dago.

 

Elosegi 27, 20210 Lazkao, Gipuzkoa | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. | T (+34) 943 888 781