Euskodok (Euskal Dokumentu eta Bibliografi Ondarearen Zaintzarako elkartea) 2004ean sortu zen. Bilbon dauka egoitza. Angel Gaintza izan zen elkartearen bultzatzaile nagusia. Hogeita bost urtetik gora zeramatzan ordurako Juan Jose Agirre monje beneditarrarentzako dokumentazio biltze lanetan, boluntario gisa, eta elkartearen sorrerak egoera horren erregulazioa suposatu zuen. Gaur egun, Gaintza da Euskodokeko arduraduna.
Elkartearen helburu nagusia orotariko dokumentazioa biltzea da: liburuak, aldizkariak, kartelak, pegatinak, panfletoak, egutegiak… guztiak ere Euskal Herrian ateratakoak edo euskal gaiei lotutakoak. Hala, Euskodoken egitekoak dira, besteak beste, Euskal Herrian zehar materiala lokalizatzea eta jasotzea, materiala bilduko duten boluntarioen sarea garatu eta gestionatzea, material hori Lazkaoko Beneditarren Fundaziora eta beste hainbat liburutegi, artxibo eta dokumentazio zentroetara eramatea, eta erakunde ezberdinen arteko material trukaketaren gestioan laguntzea. Horren guztiaren barruan, Euskodokek garrantzia berezia ematen dio iraupen gutxiko materialari –propagandari, adibidez–, baita zabalkunde gutxi duenari ere.
Egiaz, Euskodokek eta Juan Jose Agirrek urtetan elkarrekin egindako lanak euskal ondare dokumentalaren parte bat salbatzen lagundu duela esan daiteke.
Euskodok
Placido Kareaga Plaza 1, 7 esk.
48014 Bilbao
T 665 750 931
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.