Hainbat pertsona eta erakundek emandako artxiboak ere gordetzen ditu fundazioak: artxibo pertsonalak –abokatuenak, kazetarienak, ikertzaileenak, politikarienak...– eta mota ezberdinetako erakundeenak –alderdi politikoenak, erakunde ekologistenak, presoen aldeko taldeenak…–. Euskal Herriko historia garaikidearen ispilu dira artxibo guztiak.
Momentu honetan artxibo horien antolaketa eta deskribapen lanak egiten ari gara, eta horien kontsulta mugatuta dago.