DocumentosEU

Aurkezpena

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011ko udaberrian sortu zen, Lazkaoko Beneditarren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren eskutik. Juan Jose Agirre monje beneditarrak zuzentzen du fundazioa, eta bi helburu nagusi ditu: azken lau hamarkadetan Agirrek euskal gaien inguruan bildutako funts dokumentalak jasotzea eta horien ardura bere gain hartzea, eta Agirrek hasitako lanari segida ematea, funts berriak jasotzen jarraituz eta horiek denak gizartearen esku jarriz.

EKAINAREN 1etik AURRERA BERRIRO IREKITA
BEHARREZKOA DA HITZORDUA ESKATZEA

GEHIENEZKO AFOROA IKERTZAILE GELAN: 3 PERTSONA
Hemen egongo gara:
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. / 943888781

 

HITZARMENA BEASAINGO UDALAREKIN

Lazkaoko Beneditarren Fundazioak hitzarmena sinatu du Beasaingo Udalarekin dokumentazio gunearen ateak beasaindarrei ireki eta bisita gidatuak egiteko. Herrian kokatuta dauden ikastetxeek eta elkarte zein talde eragileek izango dute horretarako aukera, taldekako bisitetan, baita herritar orok ere, eurentzat propio antolatutako bisitetan.
(Taldekako bisitetarako deitu 943888781 telefonora edo idatzi This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbide elektronikora; herritar ororentzako bisitak bere momentuan iragarriko dira).

Eman zure funtsak dohaintzan!


Beren funtsak –artxiboak, bildumak, aldizkariak, mota guztietako dokumentuak…– Lazkaoko Beneditarren Fundazioari eman nahi dizkioten pertsona eta erakundeak fundazioarekin jar daitezke harremanetan, bai zuzenean, baita Euskodoken bitartez ere: Euskodok (Euskal Ondare Dokumental eta Bibliografikoa Kontserbatzeko Elkartea), Placido Kareaga Plaza 1, 7. esk., 48014 Bilbao / 665750931 / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it..

Elosegi 27, 20210 Lazkao, Gipuzkoa | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. | T (+34) 943 888 781